Goizean atera dira espetxetik Aratz Urrizola eta Iñaki Abad gazteak. 588 egun preso egon dira eta asteburuko baimenarekin atera dira. Zaballako kartzelaren atean senideak eta lagunak itxoiten zeuden, EITBen azaldu dutenez. Aste honetan jakinarazi zuten egunero atera ahal izango direla kartzelatik, eta gaua barruan pasako dute. Asteburuak kanpoan igaroko dituzte.