"Antzerkia sentsibilizatzeko beste modu bat da"

Guaixe 2020ko urt. 9a, 14:07

Tarima Beltza antzerki taldeak 'A la deriva' antzezlana eginen du larunbatean, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatu du, Bego Zestau teknikariak azaldu duenez, "erabili ez duten modu baten bidez sentsibilizatzeko".

Tarima Beltza taldearendako Medicos del Mundo GKEren A la deriva lana "opari bat" izan da. Hala ere, "erronka" handia izan dela aitortu du. Lanak hainbat pasarteren bidez migrazioaren "dramaz" hitz egiten du. Antzerki taldea komedia egitera ohituta dago eta A la deriva egiteko erregistroa aldatu behar izan du; horregatik antzezlana prestatzen hasi zirenean "zaila" izan zela esan du aktoreak.

Erlazionatuak