Herri ihoteko aurreneko argazki lehiaketa antolatu zuen joan den urtean Altsasuko Udalak. Lehiaketara 39 argazki aurkeztu ziren eta udalak hiru sari eman zituen. Aurtengo inauteriak iragartzeko kartela egiteko udalak lau proposamen egin ditu: hiru argazki saritu horiek eta momotxorroaren silueta duen betiko irudia.
16 urtetik gorako altsasuarrek gogoko duten irudiaren alde botoa emateko aukera dute, gaurtik hilaren 26ra arte. Herritar bakoitzak boto bakarra emateko aukera izanen du. Horretarako, www.altsasu.eus web gunean sartu beharko dute edo bestela Iortia kultur gunetik pasa eta han dagoen hautetsontzian botoa eman. Kultur gunean botoa emateko aukera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egonen da astegunetan.