Errepresioaren kontrako jardunaldiaren segida

Guaixe 2020ko urt. 24a, 11:39
Ospa egunaren aurkezpena egin zutenekoa.

Ospa!-k antolatuta, gaur arratsaldean egitarau betea du. Bihar prentsaurrekoa emanen du.

Ospa! Herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteak gaur eta bihar izanen du segida. Gaur, 17:45ean, Insurgenzia dokumentalaren aurkezpena, gaztetxean. Ondoren, 19:00etan,  Sakanako gazte asanbladek deitu duten manifestazioan parte hartzera deitu dute. 20:30ean, berriz, isunen kontrako pintxo-poteoa hartuko du gaztetxeak. Gazte lokalak errepresioaren kontrako afaria hartuko du 22:00etan. Eta gaurko egitaraua despeditzeko, afaldu ondoren, Liberando el corazon bakarlariaren kontzertua izanen da. 

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez zuen Ospa egunean “terrorismo deliturik” ikusi, baina Nafarroako Lurralde Auzitegiaren esku utzi zuen auzia, “gorroto delitua” dagoen ikertu dezan.  Ospa!-k “jasotako erasoari erantzuteko”, larunbatean, 13:00etan, prentsaurrekoa eginen du udaletxe parean. 

Aurrekoa
Errepresioaren kontrako astea Ospa!-ren batzar irekiarekin hasi zen, bertan mugimenduaren aurtengo plangintza onartu zen. Fermin Ezkietak Los fugados del fuerte de Ezkaba liburua aurkeztu zuen asteartean. Iruñerriko kartzela horretan 1936ko estatu kolpearen ondoren izan ziren ihesaldi saiakeren eta 1938ko ihesaldi handiaren berri eman zuen.