Altsasuko gazteen aldeko zortziko erraldoia bihar

Guaixe 2020ko ots. 7a, 12:17

Tradizioa bihurtu da Altsasukoak aske-ren elkartasun zortzikoa ere.

Larunbatean, 13:30ean, Iortia Kultur Gune aurreko plazan.

Agate Deunaren ospakizunetan murgilduta daude altsasuarrak. Larunbatean kintada guztien bazkariak izanen dira, festa egun handia. Eta aurreko urteetan bezala, egun berezi honetan ere Altsasuko auzipetuak eta atxilotuak izan nahi dituzte gogoan. Altsasukoak Aske plataformak antolatuta, bihar, larunbata, Altsasukoak Aske zortziko erraldoia antolatu dute, 13:30ean Iortia Kultur Gune aurreko plazan izanen dena, eta altsasuar guztiak gonbidatu dituzte gazteak gogoan izan eta euren alde zortzikoa dantzatzera.