"Lau urte beranduago ere, guk sinisten dizugu!"

Guaixe 2020ko ots. 6a, 20:47

Altsasuko mugimendu feministak deituta "aski da! Jazarpenik ez!!! Guk sinisten dizugu" leloa zuen kontzentrazioa egin da gaur. Herriko emakume batek eta bere senide eta lagunek jasaten duten jazarpena salatzeko egin da bilkura. Mugimendu feministako kideek eta biktimaren lagunek hartu dute hitza.

Duela lau urte gertatutako bortxaketaren ondoren, Altsasuko mugimendu feministak "egun hartatik herriko emakume batek, bere senide eta lagunek jasaten duten jazarpena jazarpena" salatu du. "Nazkatuta gaude erasotuak izateaz aparte, herriaren epaiketa bikoitza eta jazarpenak jasotzeaz. Lau urte beranduago ere, guk sinisten dizugu!"

Bortxaketaren biktimaren lagunek ere hitza hartu dute. Salatu dutenez, "biktimaren kontrako gezurrez beteriko mesprezu kanpaina handi bat" egin dira. "Beraz, ez gara gehiago isilik mantenduko. Hemen guztien aureran esaten dugu bortxaketa bat gertatu zela, justizia patriarkal horrek ez behin bakarrik, baizik hiru alditan kondenatu duela gizon hori".

Erlazionatuak