Altsasukoa bortxaketa izan zen

Guaixe 2019ko mai. 4a, 11:26
2016an sexu erasoa salatzeko egindako kontzentrazioa.

Espainiako Auzitegi Gorenak bortxaketa beharrean sexu-abusua zela ebatzi zuen eta herriko gizonezko bati 6 urteko espetxe zigorra ezarri dio.

2016ko kinto ospakizunetan, otsailaren 6ko goizaldean, Alde Zaharreko taberna batean sexu erasoa izan zen. Lehenik, Nafarroako Lurralde Auzitegiak epaitu zuen sexu erasoa eta gizonezko altsasuar bati, bortxaketagatik, 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak  gertatutakoa sexu abusutzat jo zuen eta ez bortxaketa gisa. Horregatik, gizonezko altsasuarrari espetxe zigorra 6tik 4ra jaitsi zion.

Pasa den astean jakin zenez, Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du lehen epaiarekin bat egin du. Goreneko epaileen arabera sexu eraso gisa kalifikatzeko indarkeriazko eta beldurrarazteko elementuak izan ziren kinto ospakizun hartako kasuan. “Biktimaren ezezkoa argia izan arren, erasotzaileak behartu egin zuen, eta eraso egin zion”.