Hirigintza planeko sektore bilerak gaur hasiko dira

Guaixe 2020ko ots. 28a, 09:12

Altsasuko udaletxea.

Herriko hirigintza plan berria egiteko parte hartze prozesuaren barruan eginen dira saio horiek Iortia kultur guneko areto txikian hurrengo lau ostiraletan.

Altsasuko Udalak Udal Plan Orokorra egiteko parte-hartze prozesua martxan jarri du. Horren barruan herriko hirigintza sektoreei altsasuarrek duten informazioa jaso nahi du, udalerriko sozio-ekonomia errealitatera egokituko den hirigintza plan berria egiteko. Horregatik, sektore jakin bakoitzari eskainitako saioak antolatu ditu. Hurrengo lau ostiraletan bina saio ireki izanen dira Iortia kultur guneko areto txikian. Aurreko bi ostiraletan Cederna-Garalurreko, Sakanako Garapen Agentziako, Sakanako Enpresarien Elkartearen eta Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkartearen ordezkariekin bildu dira udal ordezkariak. 

Parte-hartze egutegia 
Otsailak 28, ostirala 
10:00etan Ameztia. 
12:00etan Zuntaipe. 

Martxoak 6, ostirala 
10:00etan Dermau. 
12:00etan Zelandi. 

Martxoak 13, ostirala
10:00etan Lezalde. 
12:00etan Zelai salmenta. 

Martxoak 27, ostirala
10:00etan Arkangoa. 
12:00etan Mendizal.

Erlazionatuak