Haur eskolen protesta kalera

Guaixe 2020ko mar. 12a, 10:19
Gurasoa umearekin Altsasun aurretik egindako kontzentrazioan.

Gaur, 18:00etan, Altsasuko udaletxe parean.

Nafarroako 0-3 plataformak, atzera ere, bere aldarrikapenak kalera aterako ditu gaur. Haur eskoletako gelako haurren ratioak jaistea eta langileen soldatak handitzea da aldarrikatzen dutena. Beraien aldarrikapenak herritarrengana iristeko erabaki dute Nafarroan barnako kontzentrazioak egitea. Horrela, aldi berean, familia erabiltzaileen eta udalen babesa eskuratu nahi dute. Horretarako, propio lanketa egiten ari dira haiekin.