COVID-19 koronabirusak sortutako egoerak alarma egoera ekarri du. Eta, horrekin etxetik ezin atera izatea. Egoera berriak hainbat altsasuarrengan premiak sortzen dituela jabetuta Altsasuko Gazte Asanbladak herriko Elkartasun Sarea sustatzea erabaki du. Boluntario izan nahi duenak edo premiaren bat duenak 640 044 424 telefonora hots egin edo altsasukogazteasanblada@gmail.com e-postara idatzi dezake.