Heldu den astean bueltatuko da azoka

Guaixe 2020ko api. 22a, 11:07
Jendea azokako salmahaien artean.

Elikagaiak izanen dira salgai bakarrik. Udalak azoka ixteko erabakia martxoaren 12an hartu zuen.

Zazpi asteko etenaren ondoren, apirilaren 29an, heldu den asteazkenean, bueltatuko da azoka Altsasuko kultur guneko zabalgunera, Iortia plazara eta Baratzako Bide plazara. Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, elikagaiak salduko dira bakarrik azokan. Horretarako, hala ere, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak emandako protokoloa bete beharko da, “saltzaileen eta erosleen betebeharrak azaltzen ditu, erantzunkidetasunaren printzipioaren arabera”.

Protokoloaren arabera, “jardueraren jarraipena eta herritarrei elikagaiak ematea bermatzea, funtsezkoa da oinarrizko zerbitzua emateko, bai eta ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzeko eta inpaktu ekonomiko larria saihesteko behar den erresilientzia bermatzea ere”, helburu bezala izan behar dugu. Era berean, protokolo horren arabera “elikagaien hornidura funtsezko jarduera kritikoa da, eta bermatu egin behar da, batez ere osasun-larrialdiko egoeran, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emateko, bai eta lasaitasuna helarazteko ere, oinarrizko elikagaien iturri seguruak eta nahikoak eskura dituztelako”. 

Erlazionatuak

“Azokak zerbait gehiago dira”

Erkuden Ruiz Barroso 2020 api 03 Etxarri Aranatz