Gernika Lointek taldeko Naiara Diez kapitain altsasuarrarendako federazioak liga bertan behera uzteko hartutako erabakia "hoberena" da. Ligan 3. postuan zegoen Gernika Lointek, EuroCup postuetan, eta federazioak postu hori manten dezala eta hurrengo denboraldian EuroCupa jokatzeko aukera izan dezatela espero du Diezek.