Jakin-minak erakarrita jendetza gerturatu zen atzo, eta gaur, haritza ikustera. Ez da tximistak jotako zuhaitz bakarra, ezta azkena izanen. San PEdro zelaitik Dantzalekura daraman Dameroen ibilbidearen lehen bihurgunean, ezkerretara, haritz batean beste tximista batek utzitako arrastoa ikusi daiteke.