Ruizen aldeko txandakako gose greba hasi dute

Guaixe 2020ko mai. 19a, 17:43

Murtzia-II kartzelan gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoari babesa azaltzeko txandakako gose greba hasi dute Altsasun.

Gure Etxea eraikinean daude grebalariak, lau guztira. Bi egunero lekukoa aldatzen joanen dira, presoaren "egoera hobetu arte". Ekimenak irauten duen bitartean egunero, 20:00etan, Altsasuko Foru plazan kontzentrazioa eginen dutela jakinarazi dute.