Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldi birtualak

Guaixe 2020ko mai. 27a, 12:59

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ikasturte bukaerako "emanaldi birtualak" egiten ari dira. UTZITAKOA

Altsasuko Musika eta Dantzan Eskolako ikasleak ikasturte honetan ez dira klaseetara itzuliko. Urtean zehar hainbat emanaldi egiten dituzte, baita ikasturte bukaeran ere. Beraz, egoera berezi honetan eta etxetik bada ere emanaldiak eskaintzen ari dira. 

Musikariek eta dantzariek egiten dutena erakutsi behar dute, eta "hasieran gogorra bada ere", ohitzen direla esan du Jokin Borromeo Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako zuzendariak. Hortaz, eskolaren eta musikaren helburu pedagogikoetako bat emanaldiak eta kontzertuak egitea da. Koronabirusak sortutako egoera dela eta, aurten ezin izango dituzte ikasturte amaierako emanaldiak eman, baina Borromeok aurreratu bezala, "zerbait prestatzen" ari dira. Youtube bidez emanaldiak egin dituzte eta pixkanaka igotzen ari dira: