Lehen lauhilekoan 102 kontrol

Guaixe 2020ko eka. 23a, 12:51

Kontrol zenbaketaren berri ematen duen Osparen karteletako bat.

Ospa mugimenduak urte hasieratik apirila bitartean Guardia Civilaren eta Foruzaingoaren 51na kontrol zenbatu ditu.

Errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, ilbeltzaren 1etik apirilaren 30era Altsasun 102 kontrol zenbatu du. Osparen kontaketaren arabera Foruzaingoak eta Guardia Civilak kontrol kopuru bera jarri zituzten lehen lau hilabeteetan: 51. Kontrolen kokapenari dagokionez, Ospak jakinarazi duenez, kontrol kopuru handiena Txunkaiko Gasteizerako irteeran 34 (% 33,33) eta Iruñerako irteeran 33 (% 32,35) izan ziren. Altsasuko kaleetan eta bestelakoetan jarritako 22 kontrol(%21,56) zenbatu dituzte. Eta, azkenik, Donostiarako irteeran 13 (%12,74).

Erlazionatuak