Errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak joan den urteko iraila eta abendua bitartean 87 kontrol zenbatu zituen Altsasun. Haietatik 48 Foruzaingoarenak izan ziren (% 55,17) eta gainontzeko 39ak Guardia Civilarenak (% 44,82). Ospak jakinarazi zuen joan den urteko ilbeltza eta apirila bitartean 168 kontrol izan zirela eta maiatza eta agorrila bitartean 127. Beraz, Ospak 382 kontrol zenbatu zituen 2019an, 1,04 kontrol eguneko. Mugimenduak zabaldutako datuen arabera kontrol horietatik 220 (% 57,59) Foruzaingoarenak ziren eta beste 162ak Guardia Civilarenak (%42,40).