Aparkaleku berriko lanak hasi dira

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 10:45

Hura eginda dagoenean hiru aparkaleku publikoetan 141 ibilgailu aparkatzeko tokia izanen da. 

Zelandikoaren (47 autorendako lekua) eta San Joan eta Altzania kaleen artekoaren ondoren (25 autorendako lekua), Altsasuko hirugarren aparkaleku publikoa egiteko lanak joan den astean hasi ziren. Ibilgailuendako aparkaleku publiko berriak 66 plaza eta behar bereziak dituztenendako beste hiru plaza izanen ditu, 69 guztira. Lanak Lacunza Hermanos SM enpresari eman zizkion udalak 110.783,75 euroren (BEZ kanpo) truke. Aparkalekua irailean mustuko da. 

Lanak ez dira soilik aparkalekua egiteko; horrekin batera, etxeen inguruan espaloi perimetral bat eginen dute, oinezkoek sarbide segurua izateko. Gainera, espaloi horren azpian egonen dira eraikinetako argi-sare publikoak, euri-urak biltzeko sareak eta aparkalekuko euri-urak biltzeko sarea  ere.

Erlazionatuak