Musika, antzerkia, zirkua eta beste Altsasuko udan

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 11:17

Trasteando taldeak ireki zuen ostiralean udako programazioa.

Arduragatik bertan behera utzi dituzte Altsasuko festak, hala ere, udaleko kultura zerbitzuak egitarau betea antolatu du uztailerako, abuzturako eta irailerako. 

Udako arratsaldeak eta gauak alaitzeko eta giroa sortzeko asmoz, eta gizartean kulturak duen garrantzia kontuan hartuta, Altsasuko udaleko kultur zerbitzuak hogei emanaldi baino gehiagoko egitaraua prestatu du uztailerako, abuzturako eta irailerako ostiraletan. Altsasuko festak bertan behera gelditu diren arren, "programazio alternatiboa" antolatu dute. Emanaldi gehienak Iortia zabalgunean eginen dira, "covid-19 gabeko gunea" bezala izendatu dutela. Hortaz, egoera berriak exijitzen dituen segurtasun neurriak beteko dira. 

Egitarauaren lehenengo emanaldia Trasteando talde altsasuarraren erronda izan zen, ostiralean. 

EGITARAUA
Uztaila

24, ostirala

  • 20:00 Altsasuko gaiteroak.
    Erronda herritik zehar
  • 22:00 Haize Berriak banda. 
    Iortia zabalgunea

31, ostirala

  • 20:00 Txaranga Txorongo
    Erronda herritik zehar
  • 22:00 Fitoscopia Fito&Fitipaldis taldearen tributoa
    Iortia zabalgunea

Abuztua

7, ostirala

  • 20:00 Hutsun eta Hortzi taldeen Urbasa ikuskizuna.
    Iortia zabalgunea

14, ostirala

  • 19:00 Zirika zirkus antzerki taldearen Berrerabizi familiarteko ikuskizuna
    Iortia zabalgunea

21, ostirala

  • 20:00 Zangitu fanfarrea
    Erronda herritik zehar
  • 22:00 Los del Rayo taldearen kontzertua
    Iortia zabalgunean 

28, ostirala

  • 20:00 Elektrokala Elektrotxaranga
    Erronda herritik zehar
  • 22:00 Kultur 2020. Todos los secretos Los Secretos taldearen tributoa
    Iortia zabalgunea

30, igandea

Nafarroako zirku jaialdia. Iortia zabalgunean

  • 19:00 Circofanic taldearen Tea time ikuskizuna
  • 20:00 Antonio Vargas taldearen Kañas ikuskizuna
  • 20:15 La Banda taldearen Kimera ikuskizuna

Iraila

4, ostirala

  • 19:00 Jo & Swissknife taldearen kontzertua
    Iortia zabalgunea

6, igandea

  • 10:00 Txirrindula lasterketa
  • 19:30 Kukai taldearen Gauekoak ikuskizuna
    Iortia kultur gunean

11, ostirala

  • 19:00 Puro Relajo taldearen kontzertua
    Iortia zabalgunea

12, larunbata

  • 19:00 Burundar txistulariak taldea
    Erronda herritik zehar
  • 22:00 La Banda del Jefe Bigun
    Iortia zabalgunean

13, igandea

  • 10:00 Burunda Txirrindula Taldearen lasterketa
  • 13:00 Haize Berriak eta Miel Otxin taldeen kontzertua
    Iortia zabalgunean
  • 18:00 Vaiven Circo taldearen Esencial ikuskizuna
    Iortia zabalgunean 

 

Erlazionatuak