Altsasuko Udaleko Festa Batzordeak aurtengo festak (irailak 11tik 15era) eta feriak (lastailak 17 eta 18) bertan behera uztea erabaki du. Jakina denez, COVID-19 gaixotasunak pandemia eragin du eta osasun agintariek hainbat prebentzio neurri eman dituzte gaitza zabal ez dadin. Horien artean dago jende pilaketak eragoztea eta pertsonen arteko distantzia mantentzea. Horiek guztiak kontuan izanda, Altsasuko Udaleko Festa Batzordeak erabaki du festak bertan behera uztea.
Altsasun ospatu zen azken festa eguna hiri-inauteria izan zen, otsailaren 29an. Ondoren etorri diren ospakizun guztiak bertan behera gelditu dira: Alde Zaharreko festak (maiatzak 2 eta 3), San Joan (garagarrilak 23 eta 24) eta San Pedro (garagarrilak 29). Festak bertan behera gekditu diren arren, Altsasuko udaleko kultur zerbitzuak kultur programa oparoa antolatu du udarako zein festak izan behar ziren egunetarako.