Altsasu bonua 67 komertziotan erabil daiteke

Guaixe 2020ko uzt. 16a, 19:31
Iortia kultur gunera sartzeko ilara egiten, eta liburutegitik ateratzen.

Arrakastatsua ari da izaten herriko dendetan kontsumoa sustatzeko kanpaina; Iortia kultur gunean eskuragarri jarritako 4.600 bonuak agortu ziren atzo. 

Altsasuko Udalak eta Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) Altsasu bonua jarri dute martxan, Altsasuko dendetan erosketak sustatzeko kontsumo-bonua. Interesatuek Iortia kultur gunean lor ditzakete bonu horiek. Bonu bakoitzak 30 euro balio du, eta herritar bakoitzak, gehienez, bi bonu eskuratzeko aukera du. Altsasu bonua ekimenean izena eman duten 67 saltokietako batean erabili daiteke; 40 euroko edo gehiagoko erosketa egin behar da, eta Altsasu bonua aurkeztuta, 10 euroko beherapena eginen zaio bezeroari. Irailaren 30era arteko epea dago Altsasu bonua erabiltzeko. 

Ekimena arrakastatsua ari da izaten. Guztira 4.600 Altsasu bonu egin dira, eta horietatik 4.400 banatu dira; hortaz, 200 inguru geratzen dira. Interesatuek 09:00etatik 13:00etara jaso ditzakete Iortia kultur gunean. 

67 komertzioak
Altsasuko 67 saltoki edo komertziok egin dute bat Altsasuko Udalak eta ADEk sustatutako kontsumo-bonuarekin. Hauek dira: Arkatz liburu-denda, Asensio Moda, Ekin Moda, Santa Cruz altzariak, Izara, Lezea kirolak, Ramos elektrizitatea, Ramos etxetresnak, Cristina janari-denda, Iker Kirolak, Joselen Moda, Larka Emakumea Gizona, Lasa Kirolak, Mari Carmen, Marigorri, ML Moda (gizona eta emakumea), Sakana Optika, Norte bitxi denda, Sare oinetakoak, Tu Tienda Especial, Txartel, Txikitxo, Xagu informatika, Gertu Sakana, Allianz aseguruak (Sayas anaiak), Akeita kafeak, Sorkunde harategia, Bengoetxea oinetakoak, Lezea taberna, Gautxori taberna, Pinpilinpauxa haurren moda, Lorea loradenda, Iulena, Agurain inmobiliaria, Liburunda paper-denda, Rendo margoak, Kiki argazki denda, Halcon bidaiak, Scooby txakur ile-apaindegia, Meraki NS argazkilaritza profesionala, Akelarre taberna, Katuka, Kaixo jatetxea, Tipi Tapa oinetakoak, Otadi Amaia janari-denda, La Vitoriana, Mari Carmen oilaskoak, Maria Eugenia arrandegia, Larumbe-Garcia CB farmazia, Zubeztia denda, Luresu, Mari Nati fruta denda, Gixane estetika, Oihana ile-apaindegia, Nueva Imagen ile-apaindegia, Aurkene Ormazabal fashion design S.L., Intxostia4 S.L., B&K ile-apaindegirako produktuak, Kukua taberna, Juli artileen denda, Bianca ile-apaindegia, Tximista, Bergera iturgintza, Lur belar denda, 13 Udaberri lore denda eta Luis de Redin farmazia.