Ospa! mugimenduak "buroerrepresioa" salatu du

Guaixe 2020ko uzt. 22a, 10:59

2019ko Ospa! eguneko une bat. ARTXIBOA

2019ko azaroan mugimenduaren kontrako ikerketa salatzeagatik bi pertsonak isunak jaso dituztela salatu dute

Ospa! mugimenduko kideek sare sozialen bidez salatu dutenez, 2019ko azaroan mugimenduaren kontrako ikerketa salatzeko egindako agerraldiaren ondorioz, bi pertsonak "ehunaka" euroko isunak jaso dituzte. Mugimenduarendako egoera "ez da berria", izan ere, azaldu dutenez, urte hauetan "hamarnaka mila" euroko isun "politikoak" jaso dituzte "jardun politiko bat aurrera" eramateagatik. Ospa!-k "buroerrepresioa" deitu dio errepresio forma honi, eta, salatu duenez, ez da beste errepresio mota batzuk bezain "agerikoa". Hala ere, "Euskal langile klasearengan" duen eragina oso "mingarria" izan daitekeela esan dute mugimenduak zabaldutako oharrean.

Abuztuaren 29an Ospa! eguna antolatu dute Altsasun, 'Zuek zarete birusa' lelopean. 

Erlazionatuak

Ospa egunak badu data

Guaixe 2020 uzt 07 Altsasu