2020ko festa 'berriak'

Festei begirako bilera

Guaixe 2020ko uzt. 23a, 09:59

Herri bazkariaren ondorengo dantzaldia.

Gaur, 19:00etan, Burunda pilotalekuan.

Altsasuko aurtengo ospakizunen egutegian irailaren 11 eta 15 arteko egunak herriko festetarako gorriz markatuta zeuden. Data horiek buruan, Altsasuko herri mugimenduak jakinarazi duenez, “festen herri antolakuntza kolektiborako pausoak ematen ari dira”. Horregatik, festen inguruko batzarra deitu dute, eta hartan parte hartzera animatu dute. Festek herritik eta herriarendako izan behar dutela aldarrikatu dute. Bestalde, ospakizun horiekin lotuta, Altsasuko Udaleko Festa Batzordeak dagoeneko jakinarazi du festak eta feriak bertan behera utzi dituela. 

Erlazionatuak