Badator argazki lehiaketa

Guaixe 2020ko uzt. 31a, 11:04

2020ko uda berezia izanen den arren, beste urte batez GUAIXEk Udako argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketak uztailaren 31tik irailaren 4ko 12:00ak arte, biak barne, iraungo du. Bi sari zoragarri izanen dira. 

Nola biziko dituzue opor hauek? Sakanan geldituko zarete? Kanpora joango zarete? Dena delakoa, zuen oporraldien irudiak elkarbanatzera animatu nahi zaituztegu eta, horretarako, urteroko argazki lehiaketa jarri dugu martxan. 

Irabazleen artean bi sari zoragarri izanen dira, alde batetik, Guaixeko epaimahaiak aukeratutako argazkia eta, bestetik, internautek bozken bidez aukeratutako. 

1. saria: Epaimahaiaren saria. Uribe Kostako Casa de Marinos hotelean bi gau pasa gosariarekin. Hotela Plentziako itsasadarrean kokatzen da. 

2. saria: Erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkiaren egileak jasoko du. Errigora saski bat.

Arbazkiak bidaltzeko epea uztailaren 31n zabaltzen da eta irailaren 4ko 12:00ak arte iraungo du. Egun horretan bozkatzeko aukera irekiko da eta irailaren 10ko 12:00ak arte zabalik egonen da. Irabazleak irailaren 11n jakinaraziko ditugu GUAIXE astekarian, guaixe.eus-en eta Beleixe irratian.