2019. Argazki Lehiaketaren oinarriak

Kontuan hartu beharrekoak...

· Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    > Egilearen izen-abizenak eta herria.
    > Harremanetarako e-posta eta telefono zenbakia.
    > Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen. Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatzi daiteke.

· Argazkiak guaixe.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira.

· Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.

· Argazki guztiak guaixe.eus-ko argazki galeria batean egonen dira ikusgai.

· Sakanan jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izanen du.

· 16 urtetik gorako sakandarrek parte hartu ahal izanen dute.

· Argazkiak jatorrizkoak, originalak, eta argitaratu gabeak izan behar dute.

· Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.

· Udako argazkiak izanen dira: berdin da aurten ateratakoak izatea edo beste urte batekoak.


SARIAK:
3 saritu izanen dira: Guaixeko epaimahaiak aukeratutakoa bata eta internautek bozken bidez aukeratutakoak beste (kasu honetan) biak. Gerta daiteke sariak pertsona berak jasotzea.

 1. Saria: Artzibarren, 10.000 izarretako hotelean egonaldia. Haritza batean dagoen etxolan gau zoragarria 2 pertsonendako, biharamunean saskitxo batean igoko zaizuen gosaria barne... Mari Cruz landetxeari esker.
 2. Saria: (bikoitza) Arraunetxe Begi-Bistan-i esker, Oriaren jaitsiera kayaken. 2 jaitsiera 2 pertsonendako bana.

· Parte-hartzearekin, egileak aitortzen du bidalitako argazkiaren eta horren edukiaren ardura duela. Hortaz, parte-hartzaile bakoitza izanen da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga gabeko jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. Beraz, lehiaketako parte-hartzaileak Guaixe eta Guaixe fundazioa kalte gabe utziko duela hitzematen du.

· Antolatzaileek beren gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.

· Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak ez dira Guaixe-renak izanen. Bere artxiboan gordeko ditu eta parte-hartzaileak onartzen du Guaixe fundazioak haiek erabiltzeko aukera izanen duela, beti ere, egilearen izena aipatuz.

· Parte-hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den Guaixe fundazioaren fitxategi batean sartuko dira. Guaixe fundazioak jakinarazten du datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noiznahi erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, Guaixe fundazioari, eskaera adieraziz eta nortasun agiriaren kopia batekin: Guaixe fundazioa, Foru plaza, 23, 1. solairua. 31.800. Altsasu, Nafarroa. Edo fundazioa@guaixe.eus e-postara mezua bidaliz.

EPEAK:
    > Argazkiak bidaltzeko: abuztuaren 2tik irailaren 10ko 12:00ak arte (biak barne).
    > Bozkatzeko: irailaren 10tik irailaren 12ko 12:00ak arte (biak barne).
    > Irabazleak: irailaren 13an jakinaraziko ditugu, Guaixe astekarian, www.guaixe.eus-en baita Beleixe  Irratian ere.


· Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.

· 2019ko Udako Argazki Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsiko eta onartuko ditu.

Zorte on danori!