Zirkuaren urteroko gelditokia

Guaixe 2020ko abu. 27a, 11:04

Nafarroako Zirku Jaialdia izanen da aurten ere, seguratasun neurri bereziekin bada ere, Altsasun. Bihar, ostirala, 18:30etik aurrera izanen da, Zumalakarregi plazan. Hiru konpainiak parte hartuko dute: Cirkofanic, Antonio Vargas eta Jorge Cordon 'Iortx'-en La Banda circoteatro. 

Koronabirusak dena nahastu duen 2020. urte honetan ere Ezin Zailagoa Nafarroako Zirku Jaialdia aurkeztu zuten aurreko egunean. Gaur Tuteran hasi da eta bihar Altsasura iritsiko da zirkuaren karabana. Ezin zailagoa jaialdiaren 19. edizioa da aurtengoa. Zirkua eta kale ikuskizuna Nafarroa osotik hedatzeko eta sustatzeko sortu zen jaialdia, eta dagoeneko ekimen garrantzitsua bihurtu du Sakanako herrian ere. 

Hiru konpainiek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Cirkofanik konpainiak Tea time ikuskizunarekin, Antonio Vargasen Kañas ikuskizuna eta La Banda teatrocirco konpainiaren Kimera Jorge Cordon Iortx musikari eta Iortia kultur guneko teknikari irurtzundarrak parte hartzen duen ikuskizuna. Jaialdia 18:30ean hasiko da, eta hiru ikuskizunak Zumalakarregi plazan izanen dira. Eguraldi txarrarekin Burunda frontoian eginen dute. 

Nafarroako Zirku Jaialdia 2020

  • 18:30
    • Tea Time. Cirkofanik
  • 19:30
    • Kañas. Antonio Vargas
  • 19:45
    • Kimera. La Banda teatrocirco
Erlazionatuak

"Oreka bilatu nahi dut"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 21 Irurtzun