Otsaportillon estatu kolpeko biktimak izanen dituzte gogoan

Guaixe 2020ko ira. 4a, 10:18
Otsaportilloko eskultura parean dantzariak aurreskua dantzatzen. Argazkia: Nerea Mazkiarann Zelaia.

Igandean, 12:30ean, ekitaldi ofiziala izanen da eta, aurretik, 12:00etan, meza.

Biktimendako egia, memoria, justizia eta erreparazioa. Lau ardatz horiek ditu Otsaportilloko leze inguruan igandean eginen den ekitaldiak. Bertan gogoan izanen dituzte 1936ko estatu kolpearen ondorioz eraildako guztiak. COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun krisia dela-eta osasun agintariek ezarritako prebentzio neurriak errespetatu beharko dira ekitaldian. Hala jakinarazi dute haren antolatzaile diren Urdiaingo eta Altsasuko udalek. Izan ere, ibarreko udalak 2017an lankidetza hitzarmena sinatu zuten eta horren arabera, urtero bi udal arduratzen dira memoria ekitaldia antolatzeaz. 

Ekitaldia antolatzeaz arduratu diren udalak 
2017 Arruazu eta Lakuntza. 
2018 Irañeta eta Uharte Arakil.
2019 Olatzagutia eta Ziordia
2020 Urdiain eta Altsasu.