Ondare materiagabea jasotzeko lanari azken bultzada

Guaixe 2020ko ira. 17a, 12:48
Emakumezkoak Zumalakarregi plazatik pasatzen.

Joan den urtean egindako elkarrizketak aurten aztertu ondoren, udalaren esku geldituko dira.

Nafarroako Materiala ez den Ondarea jasotzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoa garatzen ari den proiektuarekin bat egin zuen Altsasuko Udalak joan den urtean. Eta, ondorioz, 46 altsasuarri elkarrizketa egin zien Labrit Multimedia enpresak. Elkarrizketa horiek indexatu eta aztertu behar dira orain eta, horretarako, 14.930,76 euro (BEZ kanpo) bideratuko ditu udalak. Lan horiek eginda, udalak lana jaso eta aurkezpen publikoa egiteko aukera izanen du.