2020ko festa 'berriak'

COVID-19ak ezin izan du ezkila-errepikarekin

Guaixe 2020ko ira. 14a, 09:51

Aurten ezkila-errepika jotzen egon den boskotea.

Gaur despedituko da maiatzaren 3tik Altsasun entzuten den ezkila-sinfonia.

Ohitura zaharrak dio maiatzeko gurutzetik irailekora, eguerdiro ezkila errepika jo behar dela Altsasun, “begizkoak eta zoritxarrak uxatzeko soinu konjurua”. Eta COVID-19 gaitzak sortutako pandemia garaian eten ez dena. Udaberri akaberan gaitza ez zabaltzeko herritarrak mugitzeko neurriak indarrean zeudela, ezkila-joleek udalaren baimena zuen papera erabili zuten kanpai-dorrera joan ahal izateko. Bost hilabete hauetan Asier Beramendi, Jesus Irisarri, Felix Martinez, Iñaki eta Jesus Bengoetxea eta Belen Rubio izan dira ohitura bizirik mantentzeaz arduratu direnak. Gaur dute aurtengo azkena.  

Erlazionatuak