Altsasuko ez-festetan ospatzekoa zen "makro-botiloi" bat eragotzi dutela jakinarazi du foruzaingoak. Nafarroako polizia, Guardia Zibila eta Altsasuko udaltzaingoa elkarlanean aritu ziren. Santa Luzia dermioan egitekoa zen festa, poliziek jakinarazi dutenez, eta bertan potentzia handiko bozgorailuak, karpa bat, ekipo elektrogenoa eta abar jaso dituzte. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, bertan zeuden pertsonek ihes egin zuten.
Nafarroako Gobernuak neurriak murriztu ditu
Gaur indarrean sartu dira Nafarroako Gobernuaren neurri murriztatzaileak. Ondorioz, besteak beste, elkarteak berriz itxi dituzte eta ezin dira sei pertsona baino gehiagoko familia edo lagun taldeak elkartu, leku pribatu zein publikoetan.