Ospak 92 kontrol zenbatu ditu

Guaixe 2020ko ira. 24a, 12:31
Aurtengo Ospa eguneko mobilizazioa.

Maiatza eta agorrila bitartean Guardia Civilak 57 kontrol eta Foruzaingoak 35 jarri dituela jakinarazi du.

Urteko bigarren lau hilabetekoak 92 kontrol utzi ditu. Hala jakinarazi du errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak. Maiatzaren 1etik agorrilaren 31ra arte Guardia Civilak jarri ditu konrol gehien, 57, Foruzaingoarenak 35 izan dira. Kontrolen kokapenari dagokionez, Ospak azaldu duenez, kontrol kopuru handiena Iruñerako irteeran izan da, 39. Altsasuko kaleetan eta bestelakoetan jarritako 38 kontrol zenbatu dituzte eta hamaikana kontrol, berriz, Txunkaiko Gasteizerako irteeran eta Donostiarako irteeran. Urteko aurreneko lehen lau hilabeteetan Ospak 102 kontrol zenbatu zituen, bigarren lau hilabetekoekin batera, guztira, 194 kontrol dira. 

Erlazionatuak