Alazne Ginea eta Iñaki Lopez

"Hemen barruan dagoena zerbait bizia da"

A. Alvaro Igoa eta E. Ruiz Barroso 2020ko aza. 10a, 12:57
Intxostiapunta gazte guneko begiraleak.

Altsasuko Intxostiapunta gazte guneak 10 urte bete ditu. Iñaki Lopez Aguado eta Alazne Ginea Jimenez gazte gunearen begiraleak dira. 

Gazteen topagunea eta kofiantzazko toki bat dela esan dute. Urtemugaren harira aldizkari bat kaleratu dute.

1. Noiztik zarete gazte guneko begiraleak?
IÑAKI. 2010ean hasi nintzen hemen lanean. Jaio zenean hemen nengoen, eta niretzat oso berezia da hemen hamar urte beranduago egotea. Urtemuga hau bizitzen egotea.
ALAZNE. Ni gazteagoa naiz, eta zehatz mehatz ez dakit noiz sartu nintzen. Hirugarren begirale bezala sartu nintzen hasieran, gero opor batzuk egin nituen… baina duela urte dezente.

2. Zer da Intxostiapunta? Zer aurkitu daiteke bertan?
I. Lokal bat da, etxe bat, bainai hemen barruan zerbiat bizia da. Gazteek osatzen duten leku bat da. Topaketa gune bat, ikasteketa gune bat, aisialdirako toki bat...
A. Bi solairu ditu eta barruan dauden espazioak dira kuadrillarekin egoteko gelak, ikasketa gela bat, ziber gela bat sei rodenagailuekin, mahai jolasen txoko bat, entsegu gelak, dantza eta mugimendua sustatzeko espazioak, pin-pona, futbolina…

3. Zer nolako gazteak etortzen dira?
I. Altsasuko edozein gazte etor daiteke. Normalean etortzen direnak kuadrillak finkoak dira. 12 urtetik 18 urte bitartekoak dira gehienak. DBH1etik DBH4ra, gutxi gora behera. Kuadrila helduren bat edo beste badago ere.
A. Leku anitza da bai kultura aldetik bai hizkuntza aldetik. Orduan, kuadrilla edo lagun talde bakoitza bere espazio propioa bilatzen saiatzen da. Beraien artean erlazionatzen dira, baina badira hainbat kuadrilla beti bilarrera jolastera etortzen direla, beste batzukekintzetara animatzen direla… Bakoitzak bere lekua edo txokoa izateko joera dauka. Normalean guztiek parte hartzen dute.

4. Zein da zuen egitekoa?
I. Beraiei laguntzea. Beraien prozesuetan laguntzea, hor egotea eta, noski, lokalaren zaintza egitea. Pandemia egoera honetan guk egiten ditugu gelen, billarraren, jolasen, ordenagailuen eta abarren txandak. Guztia kontrolatu behar dugu. Baina bereziki berakin momentuak konpartitzea eta beraiekin egotea da gure lana. Baita eskaintzak egitea ere, noski.
A. Haiek badakite ez garela beraien laguna, baina ez gaituzte irakasle bezala ikusten. Orduan, badituzte hainbat kezka eta arazo lagunei kontatzea zaila egiten zaiela epaituak sentitu ahal direlako eta irakasle edo gurasoei kontatzea ezinezkoa delako, eta guregana jotzen dute. Beraientzat konfiantzazko espazio bat gara.
I. Konfiantzazko espazio bat sortu dugu, baina gazteei esker izan da. Gazteek gugan konfiantza jarri dutelako.

5. Gazte gunetik kanpo dauden kuadrilla, pipero, lokal eta taldeekin harremana duzue?
A. Bai, kolektiboekin harremana dugu, eta askorekin lan egiten dugu: Inauteri Batzordea, Gaztetxea, Altsasuko Peñak… Festetako pankartak hemen egiten zituzten, eta abenduan antolaten ditugun kontzertuak eguraldiagatik ezin direnez egin gaztetxea eskaini digute.

6. Erabiltzaileek zer pertzepzio dute?
I. Agian errepikakorra da, baina haien kezkak, zalantzak, izateko modua eta abar azaltzeko eta ez epaituak sentitzeko leku bat dela sentitzen dute. Esan behar dugu udalaren zerbitzu bat dela, ez da enpresa pribatu bat, eta instituzio publiko baten menpe gaudenez zenbait zailtasun sortzen dira gauzak antolatzeko orduan. Gazteek eskatzen badigute ez dakit zer motatako ikastaro bat, batzuetan trabak izan dezakegu antolatzeko orduan, erakunden publiko baten barruan gaudenez gauzak ez doazelako hain azkar.

7. Intxostiapunta zahartu da, baita gazteak ere. Belaunaldi aldaketak ikusi dituzue.
A. Zerbitzuak 25 urte betetzen ditu, eta horrek esan nahi du gazteak belaunaldiz belaunaldi pasatuz joan direla eta jarraipena eman diotela. Ikusten dugunagatik DBHra sartzen direnean kuadrilla handiak etortzen hasten dira eta 3. edo 4. mailan daudenean desagertzen dira. Gero batzuk bueltatzen dira. Baina baditugu 20 urte baino gehiagoko kuadrillak ere, asteburutan hona askaltzera edo bisita egitera etortzen direnak. Herrian, herritik eta herriarentzat ari gara, eta gazteriarik gabe ez zen existituko.

8. Urteaurrenak ospatzeko aldizkari bat aurkeztu duzue. Papera ez da gazteendako zaharra?
I. Bai, baina modu sinbolikoan paperean edo euskarri fisikoan zerbait izatea nahi genuen.
A. Gazteei papera arrotza egiten zaie, baina proiektu hau aurrera eramateko arrazoia izan da ere: eskuetan izan duten ia aldizkari bakarra da. Dena online egiten dute. Aldizkaria digitalizatuta dago ere, gaur egungo egoerara egokitzeko eta gazteria teknologietan mugitzen delako.

9. Zer eduki ditu aldizkariak?
I. Gazteria zerbitzuaren historia guztia hartzen du, bere jaiotzetik gaur egun arte. Eskaintzen dituen zerbitzu guztiak, programa guztiak isladatzen saiatu gara, behintzat nabarmenenak, asko direlako… Gure historia dago.

10. Zuek egin duzue edo elkarlana izan da?
I. Elkarlana. Elkarlanik gabe ezingo genuke ezer egin. Lan taldean lan egitea ezinbestekoa da.

11. Nola banatuko da?
A. 400 ale kaleratu ditugu eta nori emango diogun zerrenda bat daukagu: zerbitzutik pasatako gazte, musika talde, zinegotzi ohi, begiraleak…. Jende pila bat dago. Euskarri fisikoan eta digitalean dugunez, sare sozialetan eta Altsasuko Udalaren webgunean jarriko dugu ere.
I. Gure lana kalera ateratzeko modu bat da, eta Nafarroako gazte txokoetara bidaliko ditugu ere.

Erlazionatuak

Ospakizun bikoitza

Guaixe 2020 aza 04 Altsasu