'Anderea' Yolanda Mazkiaranen filma, Altsasun

Guaixe 2020ko aza. 11a, 10:51
'Anderea' dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Dokumentalak Mariren figura aztertzen du. Bi emanaldi eginen ditu Iortia kultur gunean: ostiralean, azaroak 13, 19:00etan gaztelaniazko bertsioa proiektatuko dute, eta azaroaren 20an, ostirala, 19:00etan, euskarazkoa. Sarrera gutxi gelditzen dira. 

Yolanda Mazkiaran altsasuarrak Euskal Herriko mendietan eta basoetan bizi omen den Mari izakiaren inguruan gehiago jakin nahi, eta dokumental bat egiten hasi zen duela bost urte. Urriaren hasiera mustu zuen 'Anderea' Iruñean, eta, orain, Altsasun aurkeztuko du. Ostiralean, azaroak 13, 19:00etan gaztelaniazko bertsioaren emanaldia eginen du eta datorren astean, ostiralean, azaroak 20, 19:00etan, euskarazkoarena izanen da. Besteak beste, filmean Enrique Zelaia altsasuarra elkarrizketatu du Mazkiaranek, baita Altsasuko hainbat dantzarik eta musikarik parte hartu dute ere. 

Erlazionatuak

Oroben bizi den dama txuria

Erkuden Ruiz Barroso 2020 urr 05 Altsasu