Auziari buruzko telesailak ikusle ugari izan zituen

Guaixe 2020ko abe. 16a, 10:02
Telesailaren zati handiena Altsasun grabatu zuten.

Gaur, 22:30ean, ETB1en ikusteko aukera izanen da. www.eitb.eus web guneko nahieran atalean ere ikusgai dago aurreneko atala.

Abenduko lau asteazkenetan Altsasuko auzia oinarri duen telesaila ikusteko aukera dago ETB1n. Joan den astean hasi zituzten emanaldiak eta gaur bigarren atala ikusteko aukera izanen da. Altsasu telesailaren lehen atalak 112.000 ikusle izan zituen, hau da, audientziaren %6,4 lortu zuen ETB1eko emanaldiak. Ikusle euskaldunen artean %14,2koa izan zen ikusle kuota. EITBtik adierazi dutenez, audientzia “datu onak” dira. 

Bestalde, Euskdiko PP-Ciudadanos koalizioak ETBri exijitu dio Altsasu telesaila “lehenbailehen” kentzeko, “erasotuak izan ziren guardia civilei elkartasuna adierazi beharrean, erasotzaileekin enpatizatu eta elkartasuna adierazten” dielako, eta “erasotzaileak biktima gisa” erretratatzen dituelako. “Telebatzoki-tik Teleherriko-ra pasatu gara”. Bingen Zupiria sailburuak kritika errespetatzen duela erantzun zuen.