Kinto buruzagien hautaketa frontoian eginen da

Guaixe 2020ko abe. 18a, 14:39

Kintoak Burunda frontoian ikasten edota entsegatzen dituzte dantzak urtero.

Atzo egindako Festa Batzordearen baitan hartu zuten erabakia.

Adin nagusitasunera iristen diren gazteek, kintoek, beraien ospakizuna pandemiagatik itxuraldatuta ikusi dute hasieratik bertatik. COVID-19 gaitzak osasun krisiarekin batera ziurgabetasun egoera sortu du eta 2021eko kintoek horren arabera antolatu ahalko dute beraien ospakizuna. Jai hori gai zerrendan zuela, Altsasuko Udalaren Festa Batzorderen bilera izan zen atzo eta Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, "kintoen buruzagien aukeraketa udaletxetik Burunda frontoira lekualdatuko da". 2003an jaiotako buruzagien zozketa, ohi denez, ilbeltzaren 6ko eguerdian eginen da. Alkateak gaztigatu duenez, "beharrezko segurtasun neurriak bermatuko dira". Buruzagien hautaketa eginda, udalaren asmoa da kintoen ordezkariekin batera elkarlanean aritzea.

Erlazionatuak