Rayoren 'Hil kanpaiak' Altsasun

Guaixe 2020ko abenduaren 24a

Zinemagile arbizuarraren azken filmaren bi emanaldi eginen dira Iortia kultur gunean: bihar, ostirala, eta igadean, abenduaren 27an, 19:30ean. Jatorrizko hizkuntza, euskaraz, azpitituluekin eskainiko dute. 

Imanol Rayoren Hil kanpaiak Sakanara iritsi da. Bihar, abenduaren 25, ostirala, eta igandean, abenduaren 27an, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da, 19:30ean, jatorrizko bertsioan, euskaraz, azpitituluekin. Kritikoek filma euskal thriller bezala deskribitu dute, eta baserri baten ondoan agertzen diren hezur batzuen inguruko istorioan oinarritzen da. Miren Gorrontxategiren 33 ezkil nobelan oinarrituta dago, baina Rayok begirada propioa eman dio. Besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzazlez dira protagonistak. 

Erlazionatuak

"Begiradak dira filmaren ardatz nagusia"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 ira 16 Arbizu