Hirigintza planaren lehen bertsioaren jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2021ko urt. 13a, 10:39
Altsasuko ikuspegia.

Gaur, 18:00etan, Iortia kultur gunean; harreran eskuratu beharko dira sarrerak.

Altsasuko Udala buru-belarri sartuta dago Udal Plan Orokorra edo hirigintza plana berritzeko prozesuan. Udalak lurraldearen okupaziorako estrategia eta ereduaren atariko bertsioa azaroaren 26an onartu zuen. Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, iradokizunak aurkezteko epea otsailaren 10era arte dago zabalik. Hirigintza planeko lurraldearen okupaziorako estrategia eta eredua udal-bulegoan kontsultatu daiteke, edo www.altsasu.eus webgunean. Dokumentu hori azaltzeko Altsasuko Udalak saio publikoa antolatu du gaurko, 18:00etan, Iortia kultur gunean.