Ospak 304 kontrol zenbatu zituen 2020an

Guaixe 2021ko urt. 21a, 11:12
Ospa mugimenduak antolatutako mobilizazio bat. Artxiboa.

Guardia Civilak eta Foruzaingoak jarritako kontrolak zenbatu ditu Ospa mugimenduak.

Errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, joan den urteko iraila eta abendua bitartean Altsasun 110 kontrol zenbatu zituen, "baina gehiago izan daitezke" gaztigatu dute. Kontrol horietatik 70 (%63,63) Guardia Civilarenak izan ziren eta gainontzeko 40ak (%36,36) Foruzaingoak jarritakoak. Kontrolen kokapenari dagokionez, Ospak jakinarazi duenez, kontrol kopuru handiena Altsasuko kaleetan eta bestelakoetan jarritako 38 kontrolak dira, (%34,54) zenbatu dituzte. Iruñerako irteeran 33 (%30) eta Donostiarako irteeran 23 (%20,9). Eta, azkenik, Txunkaiko Gasteizerako irteeran 16 (%14,54) zenbatu zituzten. 

Ospako kideek aurretik jakinarazi zuten 2020ko ilbeltza eta  apirila artean 102 kontrol zenbatu zituztela. Eta maiatza eta agorrila artean, berriz, 92. Errepresioaren kontrako mugimenduak zabaldutako datuen arabera joan den urtean jarritako 304 kontroletatik Guardia Civilak 178 (%58,55) jarri zituen eta Foruzaingoak 126 (%41,44). 

 

Erlazionatuak