Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantza onartuta

Guaixe 2021ko urt. 28a, 09:44
Autoendako dauden hiru aparkalekuetako bat.

Aurretik zeuden bi ordenantza batu eta eguneratzearen ondorio da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin argitaratuta, behin betiko onartu da Altsasuko Udalaren  mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza. Trafikoa eta bajeretarako pasabideak arautzen zituzten ordenantzak batu eta eguneratzetik sortu da araudi berria. Indarrean sartu den ordenantza berriaren xedea zirkulazioa arautzea Altsasuko udal-mugarteko bideetan. Eta horrekin batera pasatzeko lizentziak eta espazio-erreserbak onartzeko beharrezko baldintzak ere zehazten ditu.