Altsasuko auziagatik zigortu zituzten Jonan eta Julen dira kartzela zapaltzen segitzen duten azken auzipetuak. Espetxe Zaintza Epaitegiak 100.2 artikulua ezartzea erabaki zuen eta “bigarren gradu malgua” ezarri zien. Ondorioz, astegunetan, egunez, ikasten edota lanean daude eta gauero Zaballako kartzelara joan behar dute lotara. Asteburuan ere preso ematen dute. Mila egun egin dituzte preso biek. Eta haiek bezala, 3. graduan eta kontrol telematikoarekin kalean dauden Aratz eta Iñaki. Astean lau egunetan 8 ordu egon behar dute etxean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Jonani eta Juleni zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien eta beraien zigorra 2025eko lastailean bukatuko da. Aratzek lau urte eta bi hilabeteko zigorra du eta hura 2022ko garagarrilean bukatuko du. Iñakiren kasuan, berriz, hiru urte eta erdiko zigorra du eta hura lastailean beteko du. Biek 598 egun egin zituzten preso.
Gainontzeko auzipetuei dagokienez, Adur, Jokin eta Oihan 1.319 egun egin zituzten preso. Gaur egun 3. graduan daude eta kontrol telematikoa dute; astean lau egunetan 8 ordu egon behar dute etxean. Zigorren betetzeari dagokionez, Oihanek eta Adurrek bederatzi urte eta erdikoa dute eta 2024ko maiatzean bukatuko dute kondena. Jokinez, berriz, zortzi urte eta erdiko zigorra du eta hura 2024ko maiatzean beteko du. Azkenik, Ainarak urte eta erdiko zigorra jaso zuen. Ez zuten kartzelan sartu, baina joan den urte hasierara arte hainbat kontrol neurri bete behar izan zituen.
#AltsasukoakASKE #UtziAltsasuBakean #Altsasu pic.twitter.com/tdKGabPy3A
— Aritz Etxeberria (@AritzEtxebe) January 25, 2021