'Akelarre' filma Goya sarietako garailea

Guaixe 2021ko mar. 8a, 10:05

Goya sarien banaketa ospatu zuten larunbatean. UTZITAKOA

Iker Ganuza Tabernak ekoizten duen filmak bost sari jaso ditu. Sari gehien jaso dituen filma izan da. 

Larunbatean Goya sarien banaketa gala ospatu zuten Malagan. Egoera kontutan hartuta, gala erdi presentziala erdi online izan zen: aurkezleak eta sari banatzaileak bertan zeuden eta izendatuak pantailaren beste aldean. Urbasan grabatutako Akelarre filma bederatzi izendapenekin sarietako faborietako bat zen eta, azkenean, bost sari jaso zituen: efektu bereziak, jantzigintza, arte zuzendaritza, makillaje eta ileapainketa eta musika originala. Sustrai altsasuarrak dituen Iker Ganuza Taberna zinemagilea da filmaren ekoizlea. 2021ko Goya sarietan sari gehien jaso dituen filma da. Film onenaren saria Las Niñas filmak irabazi zuen. 

'Akelarre' filmaren Goya sariak

  • Efektu bereziak
    Mariano Garcia Marty eta Ana Rubio
  • Jantzigintza hoberena
    Nerea Torrijos
  • Arte zuzendaritza hoberena
    Mikel Serrano
  • Makillaje eta ileapainketa hoberena
    Beatushka Wojtowicz eta Ricardo Molina
  • Musika originala
    Musergo: Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi
Erlazionatuak