Pedro Mari Otaño eta Altsasu

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Barriola 2021ko mar. 16a, 10:32

Pedro Mari Otaño. Irudia: utzitakoa.

Xabier Amurizak dioenez Pedro Mari Otaño bertsolaria “figurarik beneratuena izatea ez da nik enztun izan dudan zerbait bakarra, nire bizitza guztian egiaztatu dudana baizik… Aipatu benerazioa harrigarriago egin zitzaidan gero, bere bizitza ezagutu nuenean”.

Maila goreneko bertsolari honen bizitzari buruzko filma egin nahi du Patxi Bisquertek, Amuriza, Koldo Eizagirre, Tapia trikitilarien eta abarren parte hartze eta babesarekin.
Otaño bertsolariak badu lotura berezi bat Altsasukin. Lehenengoa intxaurrondoa; bigarren bertso bat.

Intxaurrondoa
Otaño bertsolaria(1857-1910) hiru aldiz joan zen Argentinara. Lehenengo intsumiso; bigarrenez “hemengo suertez aspertua”; hirugarrenez, emigrante. Argentinan hil zen. Lehen euskaltegia martxan jarri, gramatika bat egin, eta  gaur egun hango Euskal Katedrak bere izena du. 

Argentinako Pampetan izeneko bertso sorta batean honela kantatzen zuen: “Txabol ondoko Ombu laztana, maitatzen zaitut gogotik…nere barrura ekartzen duzu oroimen gozuagatik”. Ombua Argentinako zuhaitz nazionala da. Eta zein zen ombuak erakartzen zion oroimena? “Nere lagunik maitatuena ombu laztana zu zera, argatik nator zure kolkora ni malkuak ixurtzera, iduriturik naramazula atariko intxaurpera”. Otaño jaio ta bizitako etxearen aurrean intxaurrondo bat zen.

Altsasutik Argentinara, emigrante gisa edo 36ko gerratik ihesi joanak, gogoratuko ziren (Otaño bezala), Sanpedrotan, santakruz festetan edota kintoen egunean… han urrutian herriko plazan zutik zegoen (orain harrian gordea) intxaurrondoaz.


Bertsoa
1906ean, Otañoren bi lagun, Argentinatik Euskal Herrira itzuli ziren eta orduan idatzi zuen Otañok BIYOTZA izeneko bertsoa. Horrela dio bertsoak:

Luziok Altsasun: 
Orra iritxi, biyok Altsasun
esan zaidazu zure biyotza
barrenen kabitzen zaizun.

Horrela bada, Altsasun da Euskal Herrian sartzeko ate nagusia, eta Altsasuk biyotza pozetan jartzen du.

Ombuaren Itzala du izena egin nahi duten filma. Finantziazioa (beste inon laguntzarik aurkitu ez!) auzolanen bidez egin nahi dute. 10 eurotan erosi orain sarrera, eta urte akaberab filma ikusteko sarrera ondo gorde. Sarrerak Iortian kultur gunean daude salgai.

Erlazionatuak