Herritarrek bultzatutako filma

Guaixe 2021ko mar. 1a, 11:44

Patxi Bisquert 'Ombuaren itzala' egitasmoaren aurkezpen batean. XABIER VELEZ/ARTXIBOA

Patxi Bisquert zinemagileak 'Ombuaren itzala' Otaño bertsolariaren bizitzan oinarritutako filmaren auzolan proiektua aurkeztuko du asteazkenean, hilaren 3an, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, eta larunbatean, martxoak 6, 12:00etan, Arbizuko udaletxeko aretoan

Sarrerak aurretik salduz eta mezenazgo sistemaren bidez Patxi Bisquertek Ombuaren itzala filma egin nahi du auzolan "erraldoi" baten bidez. Asteazkenean, martxoaren 3an, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean proiektuaren aurkezpena eginen du Patxi Bisquertek. 

Pelikulak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzaren inguruan izanen da. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako bertsolaria izan zen, eta filmak gutxitan landu den garai horren kontestua azaldu nahi du ere, baita Otañok "bere lekua" hartzea ere. Euskal Herrian eta Argentinan grabatuko dute filma, eta aurten Argentinako eszenak grabatu nahi dituzte urte bukaeran ikusgai izateko. Hortaz, proiektua finantzatzeko bi modu jarri dituzte martxan: lehenengoa, sarrerak aurretik saldu eta, bestetik, errenta deklarazioaren orduan Mezenazko Kulturala Legea erabili.

Aurten filmazioarekin hasteko 30.000 sarrera saldu nahi dituzte uda baino lehen. Sarrera bakoitzak 10 euroko prezioa dute, eta Sakanan 1000 sarreraren erronka gainditu behar dute: "Apustua egin eta irabaztera". 

Saltokiak:

Altsasu

  • Iortia kultur gunea
  • AEK euskaltegia
  • Iñigo Aritza ikastola

Etxarri Aranatz

  • Andra Mari ikastola

Arakil

  • Udala (Irurtzun)

 

Erlazionatuak

"Pello Mari Otaño berpizten ari gara"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 ots 08 Errotz