Antzerkia, musika, dantza eta arte plastikoak ikuskizuna batean

Guaixe 2021ko api. 14a, 10:13
'Tránsitos' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Amico teatro konpainiaren 'Transitos' ikuskizuna izanen da larunbatean, 19:00etan, Iortia kultur gunean. 

Tránsitos ikuskizuna ikerketa lan baten emaitza da. Antzezlanean gizakien pasioak eta nortasunaren etengabeko bilaketa agertzen da. Amico teatro konpainiako Ion Barbarin eta Txori Garcia Uriz aktoreek arte eszenikoak eta plastikoak uztartu dituzte ikuskizun bakar batean; hortaz, Dora Salazar artista altsasuarraren lanetan inspiratutako ikuskizun poetikoa dela diote sortzaileek. Salazar ez ezik, Tránsitos antzezlanean Idoia Oteiza eta Itziar Etxegia musikariek, Jon Maya dantzariak, David Bernues argi teknikariak eta Raul Arraiza eszenografiaren arduranak parte hartu dute. Zuzendaria Mercedes Castaño da eta kartela Ander Iribarrenek egin du. Larunbatean, apirilaren 17, 19:30ean, Tránsitos antzezlanaren emanaldia izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuitoaren bidez. Sarrerak kultur gunean eros daitezke 8 eurotan. 

Erlazionatuak

"Umorea sendagai ona izan daiteke"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 14 Ihabar