Kattalingune zerbitzuak bere burua aurkeztuko du

Guaixe 2021ko api. 22a, 10:35

Kattalingune eta Naizen elkartearen aurkezpena Etxarri Aranatzen egin zutenekoa. Argazkia: @igualddad_na

Gaur, 17:30ean, Intxostiapunta gazte gunean.

Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek artatua. Sexu eta genero aniztasun arreta eta informazio zerbitzuak, Kattalingunek, bere burua aurkeztuko du gaur Altsasun. Iruñean eta Tuteran egoitzak zabaldu ondoren, Sakanan ere presente dago ikasturte honetan. Kattalingunera jotzen duenak honako zerbitzuak jasoko ditu: LGTBI+ eremuko informazioa, arreta eta orientazioa; sexu aholkularitza; lege aholkularitza eta LGTBI+ kolektibo eta proiektuei laguntzea.

Kattalingune Sakanan
Ostegunero, 11:00etatik 19:00etara, Irurtzungo kultur etxean eta Lakuntzako udaletxean, astero txandakatuz. Harremanetarako: iparmendebaldea@kattalingune.org e-posta edo 678 266 865 telefonoa.