Mugak hausteko liburuak

Guaixe 2021ko api. 23a, 10:54
Mari Romero '¿Por qué no nos dejáis entrar?' liburuarekin. ARTXIBOA

Altsasuko liburutegiak antolatutako Liburuaren astearen barruan, Mari Romerok '¿Por qué no nos dejáis entrar?' liburua aurkeztuko du astelehenean, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Idazlearekin batera Lahcen Ouflik gazteak bere esperientziaren berri emanen du

Gaur ospatzen den Liburuarne harira eta Mugak hausten lelopean, Altsasuko liburutegiak hainbat ekimen antolatu ditu. Astelehenean, apirilaren 26an, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Altsasun bizi izandako Mari Romerok ¿Por qué no nos dejáis entrar? liburua aurkeztuko du. Romerok bere herriko gazte batekin izandako elkarrizketatik abiatu zen liburua idazteko. Fikzionatutako errealiatate "gordin" bat erakusten du. Astelehenean, idazlearekin batera Lahcen Ouflik gazteak bere esperientzia kontatuko du. Gonbidapena Iortia kultur gunean har daitezke.