"Manifestazioetatik epaitegira, epaitegitik espetxera, elkarrizketa eta grabazio lanetan, haien bizitzen parte bihurtuz" pasatu dituzte Marc Parramon Borik eta Amets Arzallus Antiak. Altsasu Auziari buruzko dokumental bat egiten ari dira: Altsasu (Gau hura). Azken urte "luze" honetan edizio eta muntaia lanetan aritu dira. Orain postprodukzio fasean daude eta gaur crowfunding diru bileta kanpaina bat abiatu dute sareetan. Trailerra mustu dute ere. Lortutako dirua proiektua bukatzeko lanetara eta "istorio hau gure mugez haratago zabaltzera" bideratuko dutela azaldu dute.
Marc Parramon Bori dokumentagileak hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du. Nazioartean hainbat sari jaso ditu. Motibazio politiko eta soziala duten gaiak lantzen ditu. Amets Arzallus Antia bertsolaria eta kazetaria da. Bertso bidearekin batera bestelako lanak uztartzen ditu, esaterako, Ibrahima Balde ginearrarekin atera zuen Miñan liburua. Massa d'Or eta Marmoka Films ekoiztetxeak ari dira Altsasu (Gau hura) produzitzen.