Altsasu (Gau hura) dokumentalaren postprodukzioa egiteko eta poriektua "mugez haratago" zabaltzeko crowdfunding kanpaina abiarazi zuten apirilaren bukaeran, eta hilabetea bete aurretik helburua lortu dute. Gainera, Marc Parramon Boriren eta Amets Arzallus Antiaren dokumentala Docs Barcelona festibalaren Latitud sail ofizialean hautatu dute, eta maiatzaren 22an mustuko dute film dokumentalan jaialdian: Bartzelonako Aribau zinemetan ikusteko aukera izanen da, 19:30ean, eta modu digitalean Filmin plataformaren bidez jaialdiak irauten duen bitartean, maiatzaren 22tik 27ra. Dagoeneko sarrerak eros daitezke. Altsasu (Gau hura) dokumentalaren mustutzea ekainaren erdialderako aurreikusita dago.