Errefuxiatuendako antzezlana

Guaixe 2021ko mai. 13a, 09:49

Blanca Fraile Medicos del Mundoko kidea, Bego Zestau Anitzarteaneko teknikaria eta Zapa Tarima Beltzako kidea antzezlanaren aurkezpenean. ARTXIBOA

Tarima Beltza antzerki taldeak 'A la deriva' antzezlana eginen du larunbatean, maiatzaren 15ean, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Sarreren irabaziak Zaporeak errefuxiatu eremuetan lan egiten duen GKErendako izanen dira. 

Sakanako Mankomunitateak antolatutako 'Migranteak eta errefuxiatuak ongi etorri Sakanara!' ekimenari amaiera emateko, Tarima Beltza taldeak A la deriva errefuxiatuen istorioak taulartzen dituen antzezlana eginen du larunbatean, maiatzaren 15ean, 18:30ean. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunean, eta irabaziak Zaporeak elkartearendako izanen dira.

A la deriva migrazioari buruzko istoriekin sortutako kontakizun bat da. Hainbat esketxekin osatzen da lana, eta kontakizuna biltzen duen hari batek gidatzen du obra osoa. Antzezlana Juan Manuel Casero zuzendariarena da, baina eskubideak Medicos del Mundo GKEari eman zizkion, haiek sentsibilizazio kanpainetan erabali zitzaten. Antzerkiaren bidez migrazioaren inguruko alde afektiboena irekitzea bilatzen dute, eta antzezlana oso hunkigarria dela esan zuen Blanca Fraile erakundeko kideak. 

Erlazionatuak

Sakana haran anitza da

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 11 Altsasu