Nafar subiranistendako deialdia

Guaixe 2021ko mai. 21a, 11:51

Nafarroa Berriz Altxa ekimenaren aurkezpenean parte hartu zutenetako batzuk.

Sakandarrak larunbatean, 12:00etan, Altsasuko Foru plazan elkartzera deitu dituzte.

Noaingo batailaren 500. urteurrena da aurten eta Nafarroa Berriz Altxa-Subiranotasuna askatasuna da herri ekimenak Nafarroaren subiranotasuna aldarrikatu nahi du. Herrialdeko eskualde bakoitzean ekitaldi bat antolatu du horregatik. Sakandarrak Altsasura deitu dituzte. Foru plazan bildutakoak ezkila errepika entzunen dute lehenik. Ondoren, ekimenaren zabalkunderako Rotten XIII taldeak sorturiko kantua entzuteko aukera izanen  dute. Ekimeneko ordezkarien hitzaldia izanen da ondoren eta, guztia despeditzeko, auzatea iragarri dute. Bestalde, garagartzaroaren 19an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute ere.